Plentzia eta Gorliz

Plentzia eta Gorliz

2017/10/16

Onomatopeiak

Onomatopeiak esanahien eta soinuen arteko lotura zuzena erakusten duten hitzak dira. 

Baga, biga, higa,
laga, boga, sega,
Zai, zoi, bele,
harma, tiro, pun!
Xirristi-mirristi
gerrena plat,
Olio zopa
Kikili salda,
Urrup edan edo klik ...
ikimilikiliklik ...



Tradizioan, onomatopeiak soinuen imitazioak eta umeentzako hitz bereziak besterik ez zirela esan izan da (adibidez, txakurraren zaunka, telefonoarentxirrina, trumoiaren burrunba eta haur hiztegianapapa, txatxa eta ttotto), baina badirudi hau ez dela zuzena. Onomatopeiek soinugabeko ekintzak, gauzak eta ezaugarriak ere adierazten dituzte: adibidez, diz-diz, karramarro edo txikolo-takolo. 

Hau da, badira onomatopeiak sinpleak eta argiak, zapla‘belarrondokoaren soinua’, klix-klax ‘guraizeak ebakitzeko zarata’ eta txin ‘soinu metalikoa’, baina beste onomatopeiea batzuetan ez da hain argi ikusten nondik datozen edo zergatik hautatu diren soinu eta hots horiek: zergatik esaten da hirrinbili-harranbalabaldar mugitzea adierazteko edo ikilimikiklikzurrutada batez edatea?

Ba al zenekien hizkuntza bakoitzak bere onomatopeiak dituela? Hau da, euskaraz, ingelesez eta gaztelainaz txakurrek egiten duten soinua adieratzeko hitz eta soinu diferente erabiltzen ditugula?

Adibidez, irudian agertzen den ekintza, zelan adierazi euskaraz?






5 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niretzako oso interesgarria izan da ikasteko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niretzako interesgarria eta polita izan da hau jakitea
PM 16 1G

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez oso interesgarria da, jakiteko besten kulturak eta onomatopeia gehiago jakiteko.

H.A 1G

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oso interesgarria da.
Hizkuntzak dauden bezala eta hitz bat hizkuntza batean modu batean esaten den bezala, onomatopeia bat esateko modu asko daude.
Ohilarrak egiten duena:
- Euskeraz: kukurrukuku
- Gaztelaniaz: kikiriki

A.B.6.1G

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Z.V 20 1G

Oso polita eta interesgarria da albiste hau.
Nire uztez beste hizkuntzetako onomatopeiak daudela jakitea eta haiek ikastea oso interesgarria da, albiste honetan ikasten den bezala.
Ikasitako gauza pare bat:
Ez nekien onomatopeiak euskaraz eta gazteleraz ezberdintzen zirela eta hainbeste onomatopeikoa daudela.