Plentzia eta Gorliz

Plentzia eta Gorliz

2017/10/23

Hamar urte dira Halloween-en inbasioa hasi zela


Animen gaua Eibarko Mandiola auzoan:



"Orain hamar urte Euskal Herrian ez zen Halloween ia-ospatzen. Domu Santu eguna bai, Arimen gaua toki gutxi batzuetan ere bai. Baina Halloween filmeetako eta telebistako kontu amerikarra zelakoan lasai egiten genuen lo Domu Santu Egunaren inguruan. 2007ko urrian Bilbon, merkekariak saltzen zituen bazar baten eskaparatean ikusi nituen Halloween-eko hainbat traste (plastikozko kalabazak, disfraz ergelak,...) saltzen zituztela. Harritu nintzen. Barrura sartu eta saltzaileari galdetu nion: "Aizu, ikusi ditut erakusleihoan dituzunak, baina hemen saltzen al dira Halloweeneko gauzak?". "Bai horixe!" erantzun zidan gizonak, "Urtetik urtera aurrekoaren bikoitza ekartzen dut eta dena saltzen da!" esan zidan harro.


Artikulutxo bat idatzi nuen hori kontatuz. Gero etxean atera nuen gaia, eta aitak eman zidan ezustekoa. "Bai, guk ere umetan [50eko hamarkada hasiera], Zizurkilen, baratzetan kalabaza edo arbiak hartu, zulatu, hustu, kandelak jarri, eta bide bazterretan jartzen genituen jendea beldurtzeko". Zur eta lur, gaiaz dokumentatzen hasi nintzen eta blogean joan nintzen nire harridura konpartitzen. Erantzuna harrigarria izan zen, han eta hemen, joan zen agertzen jendea gure aitaren testigantza berdintsuarekin.
Inbasioa eta erresistentzia

Urteotan elkarrizketa ugari egin dizkidate, hainbat hitzaldi eman ditut, artikuluak,... Bi prozesu bateratsu joan dira. Batetik, merkataritza industriaren Halloween inbasioa eremu ia-guztietara iritsi da, eta hiri, herri handi, herri txiki eta auzo, umeek ospatu ala ez, denek badakite zer den. Bestetik, hainbatek euskal tradizioan festa honen, Animen gauaren eta Domu Santu egunaren testigantzak, eske-formulak, mozorro ohiturak eta abarrekoak batu, ezagutzera eman eta bertako ñabardurekin ospatzeko ahaleginak egin dituzte.

Aste honetan Josu Ozaita eta Jaime Altunak, Juan San Martin bekarekin egindako ikerketaren berri eman digute Eibarren. Ikuspegi zabal eta irekia eskaini digute, eta pozgarria da gure begien aurrean gertatzen ari diren aldaketak behatu eta aztertzeko antropologiaren tresnak baliatu dituzten ikertzaileen lana ikustea. Hona gaiari buruzko lotura sorta bat:

Albiste hau dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra"

Argia.eus webgunetik ateratako artikulua.

Ospatzen duzu Halloween?

Bazenekien Euskal Herrian ere aspalditik ospatzen zela?

Badakizu zein den ospakizun honen jatorria?

7 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

ZELAKO GOGOAK HALLOWEENA OSPATZEKO. GUTXI FALTA DA.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

I.L 1G 15
Nire ustez oso interesgarria da bideo hau eta halloweeneko gauzak ikasten dituzu... Oso originala da.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

I.L 1G 15
Nire ustez oso interesgarria da bideo hau eta halloweeneko gauzak ikasten dituzu... Oso originala da.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Halloweenen historia hori oso interesgarria da jakiteko noiz eta nola sortu zen euskal herriko herrietan eta horain veste erataz egiten delako.

H.A 1G

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zelako bideo polita, nire aitite eta amama ere kontatu zidan eta ahoa zabalik geratu nintzen. Oso trebeak ziren gure amamak eta aititek, zergatik? Gau ilun batean baratzara urbildu eta kalabaza bat hartu eta zuloak egin...

Oso deigarria izan da nire uztez, zuen uztez?


H.A-01 1G

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

oso interesgarria da, horretaz ez nekien ia ezerrez. Baina orain dela hamar urte ia ez zela ospatzen nire gurasoek ezan zitzaidan, nire buruan galdetu nintzen eta zergaitik ez zuten ia ospatzen, gozoki pila hartzen dira?






Y.C- 08 1G

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Z.V 20 1G

Halloween:Momentu dibertigarria eta beldurgarria aldi berean.
Gai interesgarria eta bideo polita.
Albiste edo publikazio honetatik gehien gustatu zaidana bideoa da:
Osa ondo azaltzen dutelako nolakoa zen Halloween.