Plentzia eta Gorliz

Plentzia eta Gorliz

2017/09/25

'Marea' komunikazio-kablea iritsi da Ameriketara





Azken hilabeteetan pare bat aldiz aipatu izan dugu Sustatun MAREA izeneko super-kablea. Ipar Atlantikoaren bi alderdiak batuko dituen komunikazio-kablea da, ozeanoan inoiz bota den bizkorrena (160 Terabyte segunduko). Euskaldunontzat albiste izan da, gehienbat, super-kableak Euskal Herrian izango duelako Europako nodo nagusia. Sopelan hasi zuten instalazioa joan zen ekainean eta pare bat hilabetez jardun dute kablea ozeanoan barrena instalatzen. Asteburuan iritsi da kablea Ameriketara. Ozeanoaren bi alderdiak lotuta geratu dira, beraz.

Kable berriak bi kontinenteen arteko interneteko komunikazioa hobetuko du. Esan bezala, uda hasieran hasi ziren kablea botatzen Atlantikoan barrena, Sopelan hasita. Guztira 6.600 km kable izan dira Euskal Herria eta Virginia bitartean bota dituztenak, itsas hondoan barrena, tarte askotan 4.000 metroko sakonerara. 

Sopelakoa izango da gure kontinentean izango duen nodo nagusia. Komunikazio-kable berriaren izena MAREA da, Atlantikoan dagoen bizkorrena izango da (160 Terabyte segunduko abiadura, etxean ditugun kableak baino 16 milioi aldiz bizkorragoa), eta 2018rako hasiko da funtzionatzen. Proiektua Miocrosoftek eta Facebookek bultzatu dute, batez ere (baina ez bakarrik) euren zerbitzuak hobetzeko (Xbox, Skype, Office,...). 

Hara instalazioaren irudi batzuk (goian erakusten dugun bobinaren argazkia ere ikusgarria da), eta nola heldu den kablea Ameriketako kostaldera.


8 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

z.v 19 1G

Bideo hau benetan interesgarria da, nahiz eta Ingelesez egon, azpitituluak eta irudiak ere dituenez oso ondo ulertzen da.
Agertzen den testua oso lagungarria da. Gainera, bideoa guztiz ulertzeko oso hiztegi egokia erabiltzen dute.
Horrez gain kable hau oso kuriosoa eta interesgarria da batez ere euskaldunontzat, mundu mailan, mapan gutxienez jakingo dutelako Euskal Herria edo Sopela non kokatu.
Publikazio honetan kontu on ugari aurkitu ditut. Esate baterako: ze zabalera duen Kableak, bideoan ondo ikusten da langileek eskuetan hartzen dutelako eta kablea beraien eskuekin konparatzean zabalera ikusten delako. Ikasitako beste gauza pare batzuk honako hauek dira:
Kableak MAREA izena duela eta Microsoftek, Facebookek eta Telxiusek kablea egitera bultzatu dutela.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

H.A 1G


Niri asko gustatu zait oso interezgarria izan delako.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oso interesgarria da konexioarekin abantailak lortu ahal izateko erabili duten modua ikustea.
Nire ustez bideoa oso lagungarria da kontinente batetik bestera kablea nola kokatzen duten ikusteko.
E. Z. 24 1. G

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oso interesgarria da konexioarekin abantailak lortu ahal izateko erabili duten modua ikustea.
Nire ustez bideoa oso lagungarria da kontinente batetik bestera kablea nola kokatzen duten ikusteko.
E. Z. 24 1. G

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Horain interneta obeago izango da yupi.e.g 1g

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Horain interneta obeago izango da yupi.e.g 1g

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Horain inteneta obeago izango da.YUPI. E.G 1G

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oso proiektu ona, interesgarria iruditu zait.

A.A. 03 1G