Plentzia eta Gorliz

Plentzia eta Gorliz

2017/09/28

Taxi hegalari eta autonomoak hasi dira testeatzen Dubain





Ibilgailu autonomoen eremuan aurrerapausu handiak eman dira azkenaldi honetan. Oraingoan Dubaitik dator albistea: lehenengo ibilgailu autonomo hegalarien probak hasi dituzte. Oraindik proba fasean, baina dagoeneko errealitate; gutxi barru bidaiariak eramaten hasteko prest egongo dira. Gidaririk gabeko taxi hegalariak izango dira. Dubaiko agintariek euren garraio-sistema publikoan txertatuko omen dituzte, gainontzeko garraiobideen pare.

Volocopter izenez bataiatu dituzte ibilgailu berriak, eta helikopteroen, taxien eta dronen arteko zerbait dira. Bi bidaiari garraitzeko gaitasuna izango dute, gidaririk gabe. 30 minutuko autonomia daukate eta 100 km/h-ko abiadura hartu dezakete. Dubai barruko hegaldi laburretarako daude pentsatuta. Ibilgailuak, nola ez, elektrikoak dira.

Alemaniako enpresa batek diseinatzen eta komertzializatzen ditu Volocopterrak. Oraindik ere probetan ari dira, baina dagoeneko egin dituzte aurreneko benetako hegaldiak. Aste honetan izan da, Dubain. Dubaiko agintariek azaldu dutenez, oraindik urte batzuk beharko dira garraio mota hau erabat testeatu eta hiritarrei eskaintzeko, baina epe labur-ertainera euren garraio-sistema publiko barruan ikusiko ditugu ibilgailu hegalari autonomoak.

Ibilgailu hauetariko bat erabiltzeko APP bat deskargatu beharko dute bidaiariek. Bertatik kudeatuko dira eskaerak, ibilbideak, itxarote-denborak, eta abar. Gutxi gora-behera gaur egun Uberrek egiten duen bezalatsu.


Dubaiko honen antzerako ekimenak ugaritu egingo dira datozen hilabeteotan. Izan ere, erronka moduko bat dago munduko hiri eta konpainien artean, lehenengo ibilgailu autonomo eta hegalaria martxan jartzeko. Beste hiri batzuk ere sartu dira norgehiagoka horretan, eta zer esanik ez konpainiak. Volocopter alemaniarrarekin batera, beste hainbat konpainia handi ere bide berean daude, hala nola Airbus (2020rako prest izango omen dute euren taxi hegalari eta autonomoa), Google (Kitty Hawk proiektuaren bidez), edota Uber bera, ibilgailu hegalarien munduan ere euren tokia hartu nahian dabilena.

Laster ikusiko ditugu horrelako ibilgailuak munduko hiririk handienetan. Guztietan ere ezaugarri berberak: autonomoa + elektrikoa + hegalaria.


Sustatu

11 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

H.A 1G

Nire uztes oso dibertigarria da.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

zelako aluzinea eta gainera ez du behar gidari bat.








yaiza cuevas 1G (8)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

hala se nolako ideiak daukate dubaien.imaginatxen duzu gorlizen egotea? E.g 1g

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

hala se nolako ideiak daukate dubaien.imaginatxen duzu gorlizen egotea? E.g 1g

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Z.v 20 1G

Aipatutako helikopteroak oso arraroak dira, taxi hegalariak (garraio publikoa) direlako eta
gidari gabe doazelako eta horrek albiste bitxia eta interesgarria egiten du, nire uztez.

Egia esan honelako albiste bitxiak eta arraroak jende guztiari gustatzen zaizkio, nik uste, eta posible bada beraien inguruan ikastea ere.
Niri gutxienez asko gustatu zait.


Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Z.A 04.1G

Niri oso video ona iruditu zait, oso polita eta interesgarria.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Harrigarria.
Gero eta gauza zirraragarriagoak daude.
Gogoak ditut hor ibili ahal izateko.
Hori henen egongo balitz kotxeen ataskoak ekidituko genituzke.
Eta hoberena sasoiz helduko ginatekela.

A.B.6.1G


Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zelako pasada !!!

A.A. 03 1G

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zelako pasada !!!

A.A. 03 1G

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Inbento oso on bat iruditzen zait oso interesgarria ere.
Oso azkar eraman ahal zaitu eta ez dago trafikorik.

P.M 16 1G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oso interesgarria izan da eta guk ikasi ahal genuen, eta Plentzian erabili.
Idei on bat da eta telebistan atera beharko zen

Ez duzue uste?



H.A 01 1G